Kirol tartea

Pilota eta areto futbola

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 10a

Pilotan, Pablo Aldaz, Guillermo Mazo Memorialeko txapelduna. Nafarroako Jubenilen Lau eta Erdiko finalean Ultzamako Buruzgain taldekoak Leitzako Aurrerako Julen Baleztena hartu zuen mendean. Txapelketako hasierako ligaxka Sakanan jokatu zen.

Areto futbolean, Altsasuren eta Aralar Mendiren garaipenak. Hirugarren mailako hamaikagarren jardunaldian bi talde sakandarrek merezitako eta beharrezko garaipenak lortu zituzten. Xota A-k lider sendo jarraitzen du. Emakumezkoen lehen maila autonomikoan liderrak atseden hartuko du eta Xota B-k Txantrea B izango du aurkari. Arbizu, Xota eta Altsasu, hamaikagarren jardunaldirako prest. Gizonen lehen maila autonomikoan Arbizu hirugarrena da, Xota laugarrena eta Altsasu hamabigarrena