Pilota

Josu Igoa pilotari etxarriarrak Garfe enpresarekin debutatuko du Olaztin

Maider Betelu Ganboa 2025eko abenduaren 12a

Josu Igoa, Joseba Ezkurdiaren omenaldian parte hartu zuenean.

Aaron Arbizu atzelari eta lagun etxarriarrarekin osatuko du lehen bikoa abentura berri honetan.

Pilotak asteburu garrantzitsua du Sakanan. Abenduaren 12an Garfe enpresa errioxarrak jaialdi polita antolatu du Olaztin, 21:00etatik aurrera, Olaztiko Udalaren laguntzarekin. Hasteko eta behin, lau eta erdiko partida jokatuko dute Salcedok eta Murgiondok. Eta ondoren Josu Igoa pilotari etxarriarrak Garferekin debuta egingo du, atzeko koadroetan Aaron Arbizu atzelari eta lagun etxarriarra bidaide duela. Victor eta Iosu Bergera arruazuarra izango dituzte aurkari. Josu Igoa aurrelari trebea da, Irurtzun klubeko pilotari aparta, eta azkenaldi honetan Joanes Bakaikoa pilotari etxarriarraren botilleroa. Aurretik Garfera batu diren beste pilotari sakandarrei batuko zaie, eta zorterik onena opa diogu.