Astekaria

Izaskun Beunza, Nafarroako Kros Laburreko txapelduna

Maider Betelu Ganboa 2025eko abenduaren 15a

Izaskun Beunza Azazeta, podiumean. NAFARROAKO ATLETISMO FEDERAZIOA

San Adrianen jokatutako lasterketan azkarrena izan zen korrikalari olaztiarra. Dantzaleku taldeko korrikalariak bikain aritu ziren NKJ-etan. 

Azaroaren 30ean Nafarroako Kros Laburreko Txapelketa jokatu zen San Adrianen, sekulako hotzarekin. Emakumezkoetan Izaskun Beunza (Beste Iruñea) olaztiarrak sekulako lasterketa egin zuen eta irabazlea izan zen (17:00), Marta Fernandez bigarrenari (Ardoi) 24 segundo aterata. Proba irabazteaz gain, 35-44 urte arteko master txapelduna izan zen Izaskun, eta bere taldea, Beste Iruñea, txapelduna.

Dantzalekukoen podiumak
Aldi berean, NKJ-en txapelketak jokatu ziren San Adrianen, eta Dantzaleku Sakana eskolako neska-mutilak ikusgarri aritu ziren. 16 urtez azpikoan Ekhi Guirado hirugarren izan zen eta Sihets Agirre laugarren. 14 urtez azpikoan Eider Perez bigarren sailkatu zen, eta 10 urtez azpikoan Danel Lafuente bigarren.