Kirol tartea

Altsasu Kirol Elkartearen aurkezpena, Sakanako nesken pala txapelketaren 3. jardunaldia eta CBASKen bolada ona

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 11

Futbolean, Altsasu Kirol Elkarteak 2025/2026 denboraldiko hemezortzi taldeak aurkeztu ditu. Abenduaren 3an izan zen aurkezpena, Dantzalekun. 

Palan, Sakanako Nesken Pala Txapelketako hirugarren jardunaldia jokoan. Guztira hamazazpi partida jokatuko dira hirugarren jardunaldian Dorraon, Urdiainen eta Lakuntzan. 

Saskibaloian, CBASK, bolada onarekin jarraitzera. Azken jardunaldian garaipen sendoak lortu zituzten gizonezkoen bigarren mailako eta emakumezkoen lehen senior mailako CBASK taldeek eta bolada onean segi nahi dute. Emakumezkoek jardunaldi bikoitza jokatuko dute.