Atletismoan, Izaskun Beunza, Nafarroako Kros Laburreko txapelduna.San Adrianen jokatutako lasterketan azkarrena izan zen korrikalari olaztiarra.
Futbolean, Unai Zubiriaren bi golak UEFA-ko Eskualdeen Kopan, Nafarroako selekzioarekin.
Nafarroa UEFAko Eskualdeen Kopako lehen faseko txapeldun izan zen bere multzoan eta final laurdenak jokatuko ditu.
Pilotan, Josu Igoa pilotari etxarriarrak Garfe enpresarekin debutatuko du Olaztin. Abentura berri honetan, Aaron Arbizu atzelari eta lagun etxarriarrarekin osatuko du bikoa. Ziordiko Doña Luzia Pilota Goxua Txapelketako finalak, jokoan. Goxua taldeak jaialdi ederra antolatu du Ziordiko Doña Luzia festetan. Binakako Txapelketan laugarren jardunaldia jokoan.