Nafarroako Euskararen Legeak 39 urte beteko ditu abenduaren 15ean, astelehenean. Hori dela eta, Kontseiluak Euskara ofiziala Nafarroan osoan! bilkura deitu du egun horretarako. Kontseiluko kideek adierazi dutenez, Euskararen Legeak "nafar lurraldea zatitzen du, eskubideak ukatzen ditu eta diskriminatzen du". Kontseilukoek argi dute: "euskara ofiziala izan behar da Nafarroa osoan, berezko hizkuntzak estatus berdina eduki behar du lurralde osoan eta biztanleria guztiarendako eskubide berdinak aitortuak egon behar dira".
Elkarretaratzearen bidez, "lege hau behin betiko bertan behera utzi eta nafar guztion eskubideak errespetatzea" aldarrikatuko dute. Euskaltzale nafarrak abenduaren 15ean, astelehenean, 19:00etan Nafarroako Parlamentuaren atarian eginen den elkarretaratzean parte hartzera deitu dituzte.