Sakanerria

Pintxo ibiltaria, partehartze aurrekontuak Irurtzunen, Euskararen ofizialtasuna eta istripua Olaztin

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 15a

Pintxo ibiltaria ekimena azokaz azoka ibiliko da. Soberako jatekoekin egindako pintxoak eskainiko ditu.Etxarri Aranazko azokan gaur, astelehena, abenduak 15ean egonen da. Irurtzungo azokan, bihar, asteartea, abenduak 16an eta, azkenik, ekimena Altsasuko azokan izanen da etzi, asteazkena, abenduak 17. 

Parte hartze aurrekontuetan lau aukera Irurtzunen. Botoa emateko hiru modu daude eta horien bidez ostegunera arte, abenduaren 18ra arte, eman daiteke botoa. Azken aukera abenduaren 20an izanen da, hautestontzia osasun etxeko arkupeetan egonen baita. 

Euskararen ofizialtasuna Parlamentuaren aurrean aldarrikatzera. Kontseiluak Euskararen Legearen urteurrenean elkarretaratzean parte hartzera deitu du. 

Txirrindularia zauritu zen Olatzagutian. Erorikoa izan zuen eta auto batek harrapatu zuen.