Kirol tartea

Mendi lasterketa, pilota eta areto futbola

Guaixe Irratia

Mendi lasterketetan, Sakandarrak ezin hobe Etxarri Gazte Trailean. Dantzaleku Sakana atletismo klubeko korrikalariak ikusgarri aritu ziren. Kadeteetan Ekhi Guirado txapelduna izan zen eta Maddi Berastegi hirugarren izan zen, eta infantiletan Sihets Agirre izan zen txapelduna

Pilotan, Soilik Zabaletak puntuatu du Binakako laugarren jardunaldian. Ezkurdiak eta Martijak euren partidak galdu zituzten eta bina puntu dituzte. Zabaletak puntu bat gehiago.

Areto futbolean, Osasuna Magna Xota, saririk gabe. Talde berdeak aukerak sartu zituen, baina ez zuen asmatu eta hiru puntuek Anaitasunatik ihes egin zuten. Hurrengo jardunaldiak derbia dakar, Tuteran