Futbola

Jardunaldi bikaina Etxarri eta Lagun Artearendako

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Lagun Arteak hiru puntu beharrezko lortu zituen

Gizonen erregional mailako bi talde sakandarrek garaipen sendoak lortu zituzten ligako hamaikagarren jardunaldian

Gizonen erregional mailako bosgarren multzoan hamaikagarren jardunaldia jokatu zen asteburuan. 

Etxarri Aranatz liderrak Lagunak B izan zuen aurkari Barañainen, eta partida hasieratik kontrolatu zuen liderrak, 4. minuturako Oinatz Carreñok Etxarri Aranatz aurreratu baitzuen. Atsedenaldira 0-4ko abantailarekin joan zen Etxarri, Aimar Ijurra, Oinatz Carreñok, bigarrenez, eta Adei Agirrek sartutako golei esker. Bigarren zatian partida ederki kontrolatu zuten etxarriarrek eta 85. minutuan bosgarren gola ospatu zuten, Alain Bakaikoak sartutakoa. 

Lagun Arteak Baztan B taldea hartu zuen Itxesalden. Bi taldeak gogotsu hasi ziren. 13. minutuan Aimar Del Moralek Lagun Artea aurreratu zuen, eta 4 minutu beranduago lakuntzarrek bigarren gola ospatu zuten, Asier Artasok sartutakoa. 2-0ko abantailarekin joan ziren atsedenaldira, eta bigarren zatian partidak bizi-bizi jarraitu zuen. 82. minutuan Gaizka Sagarzazuren golak partida erabakita utzi zuen eta 3-0 irabazita, poz handia izan zen Itxesalden. 

Datorrena
Etxarri Aranatzek lider jarraitzen du (27 puntu) Kirol Sporti puntu bat (26 puntu) eta Universidad de Navarrari 2 puntu (25 puntu) aterata. Lagun Artea seigarren da (15 puntu). Hain zuzen ere hamabigarren jardunaldian Etxarri Aranatzek Universidad de Navarraren kontra jokatuko du abenduaren 18an, osteguna, 19:30ean, Iruñean. Lehen postuak daude jokoan. Lagun Arteari, aldiz, atseden jardunaldia dagokio.