Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako elkarretaratzean, Euskalgintzaren Kontseiluak indar politikoei eskatu die Foru Amejoramenduaren inguruko eztabaida baliatu dezatela euskarari berdintasun estatusa emateko Nafarroa osoan. Halaber, euskaltzale guztiak deitu ditu abenduaren 27an indar erakustaldi bat egitera, Bilbon egingo den ekitaldian.
Uharte Arakilen Ogasunak higiezina enkante bidez salduko du.
Altsasuko Dantzalekuko kirol guneak eskaintza zabalagoa izanen du. Patinatze pista eraikiko da.
Haurrei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte Lizarragan. Izen ematea bihar despedituko da.