Kirol tartea

Kiroldegia, atletismoa eta futbola

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 16a

Kiroldegian, Sakanako kirolari onenei aitortza. Sakanako Mankomunitateak sei kirolariri, bi talderi eta bi aipamen bereziri aitortza egin zien. 

Atletismoan, Asier Estarriaga hirugarren Txantreako Krosean. 750 korrikalarik parte hartu zuten Mikel Faberrek eta Maitane Melerok irabazitako lasterketan. 

Futbolean, Altsasuk garaipen zaporea duen puntua ekarri zuen Tuteratik. Emakumeen hirugarren mailan Altsasuk bi aldiz jarrian jokatuko du Tuteran. Altsasuri azken unean egin zion ihes partidak. Gizonen preferente mailako hamalaugarren jardunaldian azken unean gailendu zen San Miguel. Jardunaldi bikaina Etxarri Aranatzendako eta Lagun Artearendako. Gizonen erregional mailako bi talde sakandarrek garaipen sendoak lortu zituzten ligako hamaikagarren jardunaldian. Apolo eta Zalduaren arteko partidan, golik ez. Elomendi Futbol Txapelketako hamargarren jardunaldiak puntu bat utzi zuen Sakanan.