Txirrindularitza

Sakandarrak sarituta Nafarroako Txirrindularitza Galan

Guaixe 2025eko abenduaren 17a

2025 denboraldiko txirrindularitza sariak banatu ziren Lizarrako ekitaldian

Abenduaren 13an Lizarrako XXXX Nafarroako Txirrindularitzaren Urteko Gala hartu zuen. Bertan, Nafarroako Kirol Jokoetako pista, BTT eta errepide sariak banatu ziren eta baita ere kategoria nagusietakoak. Sakandarren ordezkaritza polita igo zen oholtzara. 

Pista modalitatean, kimuen mutilen mailan Aritz Berastegik (Sakana Group) hirugarren saria jaso zuen eta kadeteen emakumeetan Enara Perezek (Ermitagaña) bigarren saria. 

Errepidean, kimuen mutilen mailan Aitz Berastegik (Sakana Group) lehen saria jaso zuen eta bere taldekide Anatz Arrietak bigarrena. Mutilen kadeteetan Ion Unai Gonzalezek (Sakana Group) sailkapen orokorrean bigarren saria jaso zuen eta mendiko sailkapenean bigarrena. Gainera, bere taldea, Sakana Group-Aralar, bigarren talde onenaren saria jaso zuen. Nesken kadeteetan Enara Perezek (Ermitagaña) hirugarren saria jaso zuen. 

Errepideen junior mailan, mutiletan Luca Martinezek (Tolosa Danena) hirugarren saria jaso zuen, eta nesken junior mailako lehen saria Ane Berastegirendako (Ecologicos Navarra Beratxa) izan zen, eta bigarrena Ane Beltran de Herediarendako (Ermitagaña). 

Azkenik, eliteen mailako errepidean, mutiletan bigarren saria Iker Gomezendako (Finisher) izan zen, eta hirugarren saria Aimar Tadeorendako (Euskadi Fundazioa). Nesken eliteetan Nahia Imazendako (Massi Baix Ter) hirugarren saria izan zen. 

ARGAZKIAK: MARTIN EARLY.