Parlamentuan despeditu dituzte Nafarroako Gobernuaren aurrekontuari aurkeztutako emendakinen eztabaida. Onartutako emendakinen artean bada bat 62.000 euro eman dizkiona Cederna-Garalurri. Kultura, Kirol eta Turismo Departamentutik jasoko du dirua elkarteak. Horrekin Cederna-Garalurrek kudeatutako Jasangarritasun Turistikoko Helmugako Planendako agente koordinatzaile bat kontratatuko du. Plan horietako baten baitan dago ibarra, Plazaola, Sakana eta Ultzamako Turismo Espazioen Kudeaketa Unitatean hain zuzen ere.
Emendakina EH Bilduk aurkeztu zuen eta PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekin koalizioaren aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioarekin eta talde mistoaren kontrako botoarekin onartu zen.