Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) urte akaberako Batzar Nagusia Etxarri Aranatzen larunbatean. Batzarreko puntuetako bat Zeberio eta Urdiain mankomunitatean onartzea izan zen. Beraz, Urdiain UEMAra bueltatu da, 2000 eta 2013 urteen artean erakundeko kide izan baitzen. David Oroz Alonso alkateak esan duenez, "duela 20 bat urtetik hona batez ere, kaleko errealitatea guztiz aldatu da Urdiainen. Lehen, euskaraz zekien jende gehienak euskaraz egiten zuen. Azken urteetan, ordea, erabilerak behera egin du, nabarmen, batez ere haurren eta gazteen artean. Ustez eremu euskaldunen bizi eta euskaraz ikasi arren, badira euskaraz eroso aritzeko gai ez direnak ia, eta horrek zer pentsatua ematen digu. Egoerari buelta emateko lankidetza guztien beharra izango dugu".
Urdiainez aparte, UEMAn Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Bakaikuko ordezkariak daude. Sei udalerrietan 6.082 sakandar bizi dira, hau da, ibarreko populazioaren %29,38.