Kirol tartea

Harri jasotzea, pilota goxua, paleta goma, saskibaloia eta frontenisa

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 18a

Harri jasotzaileek Irurtzungo pilotalekua leporaino bete zuten. Giro ezin hobean jokatu zen Sakanako Harri Jasotze Eskolako Eguberrietako Txapelketa Mistoa.

Paleta goman, Gure Pilotakoak, Nafarroako txapeldunak. Maialen Larraza jubenilen mailako Banakako txapelduna eta Campos-Mendiburu Binakako kadete txapeldunak izan ziren Biskarreten

Pilota goxuan, Eneriz-Berat, Ziordiko garaileak. Doña Luzia Goxua Txapelketa irabazi zuten

Saskibaloian, CBASK, urteko azken partidak etxean. Gizonezkoen bigarren mailako CBASK bosgarren da sailkapenean, eta emakumezkoen lehen senior mailako CBASK hirugarren. Bi taldeek urteko azken jardunaldia Zelandin jokatuko dute, abenduaren 20an. CBASK-ek ilbeltzaren 3an egingo du talde guztien aurkezpena. 

Frontenis, Biltoki frontenis txapelketan izena emateko azken egunak. Txapelketa abenduaren 26an, 27an eta 28an jokatuko da.