Pistan beste bi fenomeno sakandar ditugu: Enara Perez olaztiarra eta Eider Razkin arbizuarra, biak Ermitagaña taldeko kadeteak. Espainiako Pista Kopan lan ederra egin zuten, Valdepeñasen eta Tafallan. Valdepeñasen Perezek puntuazioan irabazi zuen eta Razkin 16. izan zen. Tafallan Perez bigarren izan zen eliminazioan, scratchean zortzigarren, eta madisonen, Razkinekin batera, laugarren. Ilbeltzaren 10ean eta 11n Espainiako Pista Txapelketak jokatuko dira Mallorcako Illes Balears belodromoan eta bertan aritzeko puntuak lortu dituzte biek. Abenduaren 20an Gipuzkoako Kopan aritu ziren, Anoetan.
Ane Berastegi, 23 azpikoan
Beraiei Ane Berastegi batuko zaie Mallorcan. Arbizuarrak aurten kategoria berria mustuko du, 23 urtez azpikoa, eta abenduaren 20an Gipuzkoako Kopako Anoetako saioan mustu zuen denboraldia.
Hiru txirrindulariek Nafarroako selekzioa ordezkatuko dute.