Abenduaren 24an, Gabon gaua, Olentzero eta Mari Domingiren egun handia izanen da; egun horretan jaitsiko dira menditik herriz herri eta etxez etxe opariak banatzeko. Aurretik bisitatxoak eta kalejirak eginen dituzte, eta zenbait herritan ere neguko solsitizioarekin bat iritsiko dira; esaterako, Mari Domingi abenduaren 20an, larunbata, Itxasperrin izanen da, eta besteak beste gutunak jasoko ditu. Egun berean iritsiko da Olentzero Zuhautzura. Abenduaren 21ean, igandea, iritsiko da ikazkina Etxeberrira, eta Irurtzunen eta Irañetan Olentzeroren postontzietara kalejira eginen dute; Olatzagutian Laminatuturren etorrera izanen da, eta gutunak jasoko ditu. Gabon gauan Sakanako hainbat herritan izanen dira ikazkinak.
2025eko Olentzero eta Mari Domingi
Abenduak 20 larunbata
EGIARRETA
19:00 Mari Domingi: Mari Dominigiren ipuin kontaketa, Mari Domingiri harrera eta eskutitzen jasotzea, Itxasperrin.
Ondoren, herrira kalejira eta gaztain eta txokolate jatea eta merendua, frontoian.
ZUHATZU
18:00 Olentzero Andia menditik jaitsiko da eta 20:00ak arte kalejira eginen dute.
Ondoren, Olentzerorekin afaria.
Abenduak 21 igandea
IRURTZUN
18:00 Olentzeroren eskutitzak, Olentzeroren postontzira kalejira, Foru plazatik. Olentzero batzordeak antolatuta.
ETXEBERRI
18:00 Olentzero menditik jeitsi eta herritarren harrera txistulariekin.
18:30 Herritik buelta eta haurrekin topaketa, solasaldiak eta eskaerak, frontoian
19:00 Gaztain eta txokolate jatea.
19:30 Agurra.
IRAÑETA
17:30 Txokolate jana, elkartean.
18:00 Basakoetxeara eskutitzak entregatzera.
OLATZAGUTIA
18:30 Laminatuturren etorrera: gutun ematea eta txokolate beroa opilekin, Maisuenea gaztetxean.
Abenduak 24 asteazkena
IRURTZUN
18:30 Olentzero Plazaolako zubitik iritsiko da, eta herritik kalejira eginen du. Olentzero batzordeak antolatuta.
ETXARREN
16:30 Olentzerori harrera eginen diote, plazan. Herritik kalejira eginen dute eta Txoripan dantza taldearen emanaldia izanen da. Ondoren, oparien banaketa.
SATRUSTEGI – HIRIBERRI
17:30 Txokolate jana, Satrustegiko elkartean.
18:30 Ongi etorri Olentzero eta Mari Domingi, Satrustegin.
20:00 Hiriberrira iritsi. Merendua eta saski zozketa, Txitera elkartean.
IHABAR
18:30 Olentzerori ongi etorria, fanfarreak alaituta. Ondoren, gaztainak.
IRAÑETA
18:00 Olentzero etorriko da.
ARRUAZU
17:30 Eskulanak, herriko etxean.
19:00 Olentzero Arnazbidetik helduko dira eta herritik kalejira eginen dute. Ondoren, gaztain erreak jatea eta opari banaketa eginen dute, elkartean.
UHARTE ARAKIL
10:15 Pazkoan Amore. Oharra: Baserritarrez jantzi.
18:00 Olentzero eta Mari Domingi Itxesitik iritsiko dira.
Galtxorratx kultur elkarteak antolatuta.
LAKUNTZA
11:30 Gabonetako marrazkiak, Biltokin.
18:30 Olentzero eta Mari Domingi herritik ibili ondoren, opari banaketa eginen dute, Biltokin. Biltokiko gazteek antolatuta.
ARBIZU
17:30 Euskal dantzak, plazan.
18:30 Olentzero eta Mari Domingiren kalejira. Ondoren, opari banaketa, Argi bidean. Kitoek antolatuta.
ERGOIENA
Lizarraga
18:00 Olentzero eta Mari Domingi Dorroubidetik menditik jaitsiko dira, eta beraiekin batera kantuz herriari buelta emanen diete. Karrikaz karrika buelta ematen denean, etxe bakoitzak kandila ateratzera animatu dituzte herritarrak: su bat, etxe bat.
20:30 Olentzero eta Mari Domingiri agurra, parke parean.
Dorrao
14:00 Herri bazkaria.
16:00 Kantas kanta, etxez etxe.
18: 00 Olentzero Sanpedro bidetik etorriko da.
18:15 Herriko zaharrenari lore sorta eta su artifizialak, plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian).
19.30 Olentzero eta Mari Domingiren agurra.
Unanu
16:30 Txokolate egiteko bilduko dira, soziedadean.
18:00 Mari Domingi eta Olentzeroren kalejira.
19:00 Txokolate jana.
19:30 Pazkuein Amores, etxez etxe.
LIZARRAGABENGOA
12:00 Olentzero eta Mari Domingo etorriko dira.
ETXARRI ARANATZ
17:30 Olentzero eta Mari Domingo helduko dira, Aldapasoro auzotik. Txokolatea banatuko da. Olentzeroren lagunak taldeak antolatuta, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin.
BAKAIKU
18:00 Olentzero eta Mari Domingiri harrera, plazan, baserritarrez jantzita aurreskua dantzatuko zaie. Gero buelta herrian zehar, akordeoilariek eta Kantuzekoak girotuta. Buelta eman ondoren, Olentzero eta Mari Domingi aguruko dituzte datorren urtera arte, plazan.
Ondoren, auzatea, Bakarrekoetxea elkartean.
ITURMENDI
16:30 Gabon kantak abestuko dituzte, plazan.
17:30 Txokolate jana, plazan.
18:30 Olentzerorekin kalejira eginen dute, plazatik.
20:00 Auzatea, frontoian.
20:30 Saskiaren zozketa.
Oharra: Nekazariz janzteko deia egin dute. Iturmendiko Udalak antolatuta.
URDIAIN
10:00 Urdiaingo Gazte Asanbladak Olentzeroren karroa eta eliz ataria prestatzeko auzolana deitu du. Ondoren, UGAk antolatutako bazkaria, gaztetxean.
18:00 Olentzero eta Mari Domingo basotik jaitsiko dira, oinez, antortxeroak eta txistulariak lagunduta; plazaraino joanen dira.
Ondoren, herirko haurrek dantzak eskainiko dizkie txistularien laguntzarekin, plazan. Dantzak despedituta, Olentzero eta Mari Domingo karrora igoko dira eta kalejira eginen dute, haurrei kakaueteak eta goxokiak botatzen dizkieten bitartean.
Ibilbidea: Plaza, Goienkale, Kaluxaraino jaitsi, Iturtxulora heldu eta eliza atarian amaitu.
Amaiteko, Olentzerok eta Mari Domingik goxokiak banatuko dituzte eta ardo beroa eta pikuak eskainiko dira ere, eliza atarian.
ALTSASU
11:00 Mari Domingi eta Olentzeroren topaketara joateko kalejira Zangitu fanfarrea, Altsasuko gaita jotzaile eta musika eskolako ikasleekin, Foru plazatik.
12:00 Eskutitzen bilketa, Foru plazan.
18:00 Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira eta txistualri, dantzari, Zngitu fanfarrearekin eta Altsasu Kantuzekin kalejira eginen dute, Aita Barandiara egoitzatik.
Ibilbidea: Idertzagain, Zaharren egoitzaren aurreko geltokia, Bakea kalea, Zumalakarregi plazan geldialdia, Bake kalea, Iortia zabalgunean geldialdia, Solana, Beti Iaten elkartean geldialdia, Solana, Gartzia Ximenez, Zubeztia kalea, Gurutze Santuaren kalea, Foru plaza; auzatea izanen da.
20:00 Olentzerori eta Mari Domingiri agurra, Foru plazan.
Altsasuko Udalak antolatuta, Zelandiko, Iñigo Aritza ikastolako eta Corazonistaseko guraso elkarteen laguntzarekin eta hainbat babesleren laguntzarekin.
OLATZAGUTIA
18:00 Olentzero eta Laminatuturren etorrera Urbasatik eta herriko kaleetatik kalejira. Ondoren, ardo beroa, gaztainak, musika eta abar, frontoian.
ZIORDIA
18:30 Olentzero eta Mari Dominingi goiko iturrira iritsiko dira. Handik Anixeta tabernara joanen dira, eta Joxemi Marisek kanta bat abestuko du. Kalejiraren hurrengo geldialdia baselizan izanen da, eta bertan hiru haurrek agurra dantzatuko diete. Eguraldi ona badago, ibilbidea gazteluan bukatuko da; eguraldi txarrarekin, frontoian. Ibilbidea zehar Ziordiko Gazte Asanbladako lau kide, baserritarrez jantzita, bidelagu izanen dira, suziak eskutan dituztela.