Pilota

Binakakoan jardunaldi gogorra gure pilotariendako

Guaixe 2025eko abenduaren 22a

Bukaeran Artola eta Imaz finago aritu ziren. IKER AZURMENDI

Txapelketako bosgarren jardunaldian sakandarrek ez zuten punturik lortu. Altsasuk Binakako ligaxkako azken jardunaldiko partida bat hartuko du

Binakako bosgarren jardunaldia ez da batere ona izan gure pilotariendako. Abenduaren 19an Larrazabalek eta Mariezkurrena II.ak 16-22 irabazi zieten Zabalari eta Martijari Zallan jokatutako partida borrokatuan. Abenduaren 20an Altuna-Ezkurdia eta Artola-Imaz parez-pare aritu ziren Donostiako Atano III.ean, bukaerara arte berdintasuna izan zen nagusi, baina azken txanpan Artolak eta Imazek 16-22 gailentzea lortu zuten. Azkenik, abenduaren 21ean Gernikan jokatutako partidan Laso eta Albisu erraz gailendu ziren Elordiren eta Zabaletaren aurrean. Bosgarren jardunaldiko azken partida abenduaren 22an jokatuko dute Jaka-Iztuetak eta P.Etxeberria-Rezustak Arrasaten.

Hurrena
Sailkapenean Laso-Albisu daude buruan, 4 punturekin. Elordi-Zabaletak, Larrazabal-Mariezkurrenak eta Artola-Imazek hiruna puntu dituzte, Altuna-Ezkurdiak, Zabala-Martijak eta Jaka-Iztuetan bina puntu dituzte eta Etxeberria-Rezustak ez dute punturik. 

Seigarren jardunaldiari dagokionez, abenduaren 25ean Elordi-Zabaletak Artola-Imaz izango dituzte aurkari Astelenan; P.Etxeberria-Rezustak Larrazabal-Mariezkurrenaren kontra jokatuko dute abenduaren 26an Barañaingo Retegin; Zabala-Martijak Jaka-Iztueta dituzte arerio abenduaren 27an Adarragan, eta Altuna-Ezkurdia Laso-Albisuren kontra lehiatuko dira abenduaren 28an Ogetan. 

Altsasuk partida bat hartuko du
EPEL-ek bigarren itzuliko egoitzen berri eman du. Binakako hasierako ligaxkako hamalaugarren eta azken jardunaldiko partida bat Altsasun jokatuko da.