mendia

San Miguel elurtuan ospatu zen Mendigoizaleen Eguna

Guaixe 2025eko abenduaren 22a

Aspaldiko lagunak agurtu eta zendutakoak oroimenean izateko egun berezia izan zen Gabon aurreko azken igandea

Igandean 58. Mendigoizale Eguna ospatu zen Aralarko San Miguel santutegian, zendutako mendizaleak gogoan. Mendizaleak toki desberdinetatik abiatu ziren Aralarrera, eta mendi puntan elurra izan zuten bidaide. Mendizaleen aldeko mezaren ondoren, auzate ederraz gozatu zuten guztiek. Aurten jende gutxiago egon zen, agian eguraldiaren eraginez. Sakanako Mendizaleak taldekoak Uharte Arakildik igo ziren Aralarrera.