Kirol tartea

Atletismoa, xakea, mendia, pilota eta gimnasia erritmikoa

Guaixe Irratia 2025eko abenduaren 22a

Atletismoan, Dantzalekuko euria, hotza eta lokatzean Acebedo eta Carrera nagusi. Altsasuko Krosak Nafarroako Banakako Kros Luzea erabaki zuen eta iazko garaipena berritsi zuten Andoni Acebedok eta Alicia Carrerak. Israel Arbizu etxarriarra seigarren sailkatu zen.

Javier Lasa Sakanako XXV. Xake Txapelketako txapeldun. Giro ederrean jokatu zen Sakanako Mankomunitateak Zaldi Beltza taldearekin antolatutako xake txapelketa, Irañetako udaletxe berritu berrian.

San Miguel elurtuan ospatu zen Mendigoizaleen Eguna. Aspaldiko lagunak agurtu eta zendutakoak oroimenean izateko egun berezia izan zen Gabon aurreko azken igandea.

Pilotan, Binakakoan jardunaldi gogorra gure pilotariendako. Txapelketako bosgarren jardunaldian sakandarrek ez zuten punturik lortu. Altsasuk Binakako ligaxkako azken jardunaldiko partida bat hartuko du. 

Gimnasia erritmikoan, Nagore Erdozia eta Naroa Diaz, kopan lehen nafarrak. Madrilen jokatutako Espainiako Kopatik oso sentsazio onekin itzuli ziren.