egitaraua

Urtearen azken egunean

Guaixe 2025eko abenduaren 22a

Urte zahar egunean 'Ur goiena, ur barrena' kantatzera aterako dira Sakanako zenbait herritan, Dorraon, aldiz, eltzeekin aterako dira. Urtero bezala ere, San Silvestre lasterketak izanen dira Irurtzunen, Uharten, Altsasun eta Olazti, baita beste zenbait agur eta ongetorri ospakizun ere.  

Abenduaren 31n, 00:00etan, 2025ari agur esan eta 2026. urtea hasiko da, eta Sakanako zenbait herritan urtezahar gau eta urte berri hasieran ohitura jarraiki kalera aterako dira. Dorraon, eguerdian, haurrak eltzeekin aterako dira: Irañetan, Lizarragabengoan, Etxarri Aranatzen, Bakaikun, Iturmendin eta Urdiainen Ur goiena, ur barrena abestera aterako dira. 

Urtea mendian edo korrikan amaitzea da ere sakandar askoren ohitura; hortaz, Irurtzunen eta Lakuntzan mendira joanen dira, eta korrikalariak San Silvestre lasterketan elkartuko dira: Irurtzunen, Uharte Arakilen, Altsasun eta Olatzagutian antolatu dituzte. 

Bestetik, urte berri egunean Altsasuko Udalak auzatea antolatu du. 

URTEZAHAR ETA URTE BERRI OHITURAK

Abenduak 31 asteazkena

Irurtzun

09:30 Ergako Trinitatera igoera. Goian hamaiketako, Iratxo mendi taldeak antolatuta.

16:30 VIII. Pikubestrea, Pikuxar paretik. Haurrak: 6 urtera arte 150 metro; 7 eta 13 urte bitarte: 500 metro. Izena ematea: haurrak, doan; helduak, 3 euro.

17:00 VIII. Pikubestrea, Pikuxar paretik. Helduak: 4,2 kilometro.

Irañeta

00:30 Ur goiena, ur barrena kantatzera aterako dira.

Uharte Arakil

15:30San Silvestre Traila. Izena ematea: Haurrak, doan; helduak, 2 euro; Uharte Arakilgo igerilekuetako tabernan.

16:00 Lasterketaren hasiera. Haurrendako bi proba: benjaminak, 400 metro, eta haurrak 800 metro. Kadete eta helduendako proba: San Vicenteko Bira, 5 kilometro. Ondoren, auzatea.

Lakuntza

09:30 Lakuntzeskoarrira igoera, Zabalartek antolatuta, plazatik. Hamaiketakoa Arangunen.

Dorrao

12:00 haurrak eltzeekin herri guztia barna joaten dira Urte berri, Urte zar, Eltze berri, Eltze zar, Eltzien urdei koxkor bat, Plazan ardo goxoa, Gora eltze berri, Gora eltze zar kantatzen, eta eltze zaharrak biltzen. Bukaeran, eltzeak zintzilikatzen dituzte eta harrika txikitzen saiatzen dira. Eguerdian kazulekin zarata atera eta etxez etxe ariko dira.

Lizarragabengoa

00:10 Ur goiena, ur barrena kanta erronda eginen dute, Bordatxo elkartetik.

Etxarri Aranatz

01:00 Sarek deitutako Ur goiena, ur barrena, etxeratzearen alde brindisa.

02:00 Eliza paretik Ur goiena, ur barrena abestera aterako dira, eta herriari bueltan emanen diote kantatzen.

Bakaiku

00:30 Ur goiena, ur barrena abestera aterako dira, erdiko iturritik.

Iturmendi

00:30 Kinto segizioa –kintoak, kinto zaharrak eta gazteak– Ur goiena kanta abestuko dute, eskean aritzen diren bitartean. Esker onez, moskatela eta pastak eskainiko dituzte.

Urdiain

00:00 Uraren ohitura: Ur goiena, ur barrena, apaizaren etxean.

Altsasu

16:30 XLVI. San Silvestrea – Mario Lopezen Oroimenezkoa, Santzaleku Sakana Klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta. Haurren lasterketak.

18:00 XLVI. San Silvestrea – Mario Lopezen Oroimenezkoa, Santzaleku Sakana Klubak eta Sakana Triatloi Taldeak antolatuta. Helduen proba: 5 kilometro, zirkuituari hiru itzuli, udaletxe aurretik Foru plazara. Bukaeran sari ematea eta zozketak: Katealdeko eta Coservas del Reinoko produktu sorta, eta Atletismo eskolako sarien zozketa.

Izena ematea: helduen proba: abenduaren 30era arte, dantzalekusakana.com webgunean; 5 euro, bazkideak doan. Haurren proba: egunean bertan, doan.

Olatzagutia

16:00 XX. San Silvestrea, Sutegi klubak antolatuta. Izena ematea, frontoian.

16:30 XX. San Silvestrea, Sutegi klubak antolatuta. Txikitxoenak, 4 urtera arte, eta benjaminak, 5 eta 7 urte bitartean: 300 metro. Kimuak, 8 eta 11 urte bitartean: 600 metro. Jubenilak, 12 eta 15 urte bitartean: 1.240 metro, zirkuituari itzuli bat.

18:00 XX. San Silvestrea, Sutegi klubak antolatuta. Proba nagusia: 5 kilometro inguru, zirkuituari lau itzuli. Bukaeran sari ematea eta salda beroa.

Urtarrilak 1 osteguna

Altsasu

19:00 Auzatea, Gure Etxean.


Altsasuko 2024ko San Silvestrearen hasira. ARTXIBOA