Trakatan, trakatan, hiru erregeak Sakanako hainbat herritara helduko dira ilbeltzaren 5ean. Aurretik ere, ilbeltzaren 3an eta 4an, Altsasun eta Olatzagutian, hurrenez hurren, erregeen laguntzaileak izanen dira haurren eta gaztetxoen gutunak jasotzen.
Fareak eta Hiru Errege Magoak
Ilbeltzak 3 larunbata
Altsasu
Pajearen eguna
18.30 Pajeen irteera, Zelanditik.
19:00 Eskutitzen bilketa, Burunda pilotalekuan.
Ilbeltzak 4 igandea
Pajearen eguna
Olatzagutia
18:00 Erregeen morroiak haurren gutunak jasoko ditu, kultur etxeko atean.
Ilbeltzak 5 astelehena
Irurtzun
18:30 Errege Magoen desfilea, Matxainen hasiko da eta ibilbidea elizan bukatuko da. Erregeek haurrak agurtuko eta haiekin egoteko aukera izanen dute; erregeek goxokiak banatuko dituzte eta haurrek oparitxo bat jasoko dute. Kabalkada batzordeak antolatuta.
Irañeta
12:00 Txistorra jatea, elkartean.
Ondoren, fareekin herriari buelta.
Uharte Arakil
12:00 Txokolate jana eta pajeen bila joango dira.
18:00 Erregeak Getokiko auzotik iritsiko dira.
Lakuntza
18:00 Erregeak basotik iritsiko dira, ubeldean. Ondoren, errege segizio lakuntzarrek lagunduta herrian barna ibiliko da. Ibilbidea elizako atean bukatuko da, eta erregeek opariak banatuko dituzte.
Arbizu
18:30 Erregeen segizioa udaletxetik abiatuko da. Ibilbidea: Kale Nagusia, Fernando Urkia eta Iruñeko Etorbidea, elizara itzultzeko.
19:30 Erregeek haurrei opari txikia emango dizkie.
Ergoiena
Lizarraga
Goiz-eguerdian, umeek fale hotsekin erregeei deieginen diete.
18:00 Errege kabalkada elkartean hasiko da. Ondoren, Dorrau eta Unanura abiatuko da.
Ondoren, afaria, elkartean. Txartelak: abenduaren 28an 17:00etatik 19:00etara salduko dira, Azi Iturri Txokoa elkartean.
Dorrao
17:00 Haurrak faleekin hotsa direla ibiltzen dira, erregeak irtsi arte.
18:30 Erregeen iritsiera.
Unanu
17:00 Txokolatea egiteko elkartuko dira, elkartean.
19:00 Txokolate jana.
20:30 Lizarragako Erregeak plazara iritsiko dira.
22:30 Herri afaria.
Etxarri Aranatz
17:00 Meltxor, Gaspar eta Baltasarren erregeen segizioa elizatik abiatuko da, txistulari eta musikariez lagunduta. Ondoren, errege laguntzaileen eta antoaltzaileen topaketa.
Ibilbidea: Maiza kalea, Mundiñano kalea, udaletxea, errotonda, Larreñondo, Ugalde eta Lazkoz kaleak, plazan amaitzeko.
Bakaiku
18:30 Errege segizioa beheko basotik iritsiko da eta herria bisitatuko dute. Herritik buelta eman ondoren, opari banaketa, elizan.
Iturmendi
16:30 Haurrak fareekin herrian barna ariko dira.
17:30 Txokolate jana, plazan.
19:00 Errege segizioa beheko basotik iritsiko da eta Pilaralde kaletik herrira iogko dira. Herrian barna kalejiran ibiliko dira eta bi geldialdi eginen dituzte: mojen etxean eta elizan Jesus haurra agurtzeko. Ibilbidearen amaiera frontoian izanen da, eta eregeek hitza hartuko dute, goxokiak banatuko dituzte eta auzatea izanen da.
Altsasu
17:00 Fareen jotzea, Foru plazan.
18:00 Errege Magoen kabalkada, Sakana LH institututik.
19:00 Errege Magoen elkartzea eta adorazioa, Foru plazan.
Ibilbidea: LH institutua, Zelai, Isidoro Melero, San Juan, Burunda, Araba, Gipuzkoa, Bakea kalea, Gartzia Ximenez, Foru plazan agurra eta adorazioa, Gurutze Santuaren kalea, Zubeztia kalea, Gartzia Ximenez, San Juan, Geltoki kalea eta Felix Arano etorbidea.
Altsasuko Udalak antolatuta, Zelandiko, Iñigo Aritza ikastolako eta Corazonistaseko guraso elkarteen laguntzarekin eta hainbat babesleren laguntzarekin.
Olatzagutia
18:00 Errege segizioa osatzen duten hiru gurdiak Kamiogana jubilatu elkartetik abiatuko dira eta kalejira eginen dute, goxokiak banatzen dituzten bitartean.
Ondoren, erregeek haurrei harrera eginen diete, frontoian.
Ilbeltzak 6 asteartea
Etxarri Aranatz
12:00 Hiru erregeak mezan egonen dira.