Futbola

Irati Igoa eta Maitane Vilariño, Nafarroako selekzioarekin

Guaixe 2026ko urtarrilaren 8a

Nafarroako selekzioak garaipen polita lortu zuen Asturiasen. NAFARROAKO FUTBOL FEDERAZIOA

Nafarroak 0-1 irabazi zion Asturiasi

Emakumezkoen Nafarroako selekzioa martxan jarri zen zortzi urteren bueltan. Kakun Mainzek gidatutako selekzioak Asturias izan zuen aurkari abenduaren bukaeran Avileseko Roman Suarez zelaian 3.000 jarraitzaileren jokatutako partidan. Nafarroak izan zuen baloiaren jabetza eta Aitana Zumarragak sartutako golari esker talde nafarra 0-1 gailendu zen. 

Selekzioan Maitane Vilariño olaztiarrak (Athletic) eta Irati Igoa etxarriarrak (Osasuna) jokatu zuten. Haiekin batera Sheila Asensio, Aitana Zumarraga, Irati Alfaro, Eunate Arraiza, Garazi Facila, Maite Valero, Amaia Iribarren, Maria Diaz, Karol Sarasua, Iara Lacosta, Nahia Azpiazu, Ane Ansa, Ainhoa Guallar, Ainhoa Sanchez, Marta Olleta, Carlota Ursua, Merche Izal eta Sofia Escuchuri aritu ziren.