Areto futbola

Bi derbi eta gehiago areto futbolean

Guaixe 2026ko urtarrilaren 9a

Arbizuk eta Xotak hirugarren postua dute jokoan.

Gizonen hirugarren eta lehen mailan, eta emakumezkoen lehen mailan ligari berrekingo diote

Eguberriak pasa dira eta 2025/ 2026 denboraldiak aurrera segitzen du. Gizonen hirugarren mailan hamalaugarren jardunaldia dago jokoan. Sailkapenean zazpigarren den Altsasuk (17 puntu) sailkapenean hirugarren den Betelu Futbol Taldea (27 puntu) hartuko du ilbeltzaren 10ean, 20:00etan, Zelandi kiroldegian. Aldiz, Aralar Mendiri atseden jardunaldia dagokio. Uharte Arakilgo taldea hamaikagarren da sailkapenean (9 puntu). 

Lehen autonomikoan, bi derbi
Emakumezkoen lehen maila autonomikoak derbia dakar. Xota B eta Xota A taldeek elkarren kontra jokatuko dute ilbeltzaren 10ean, 12:30ean, Irurtzungo Atakondoa kiroldegian. Xota A lider sendoa da (27 puntu) eta Xota B seigarren da sailkapenean (5 puntu). 

Gizonezkoen lehen maila autonomikoak beste derbi bat ekarriko du. Sailkapenean hirugarren den Arbizu Kirol Taldeak (29 puntu) sailkapenean laugarren den Xota F.S. (27 puntu) hartuko du ilbeltzaren 10ean, 18:00etan, Arbizuko kiroldegian. Derbia izateaz gain asko dago jokoan, sailkapeneko hirugarren postua, hain zuzen ere, Bestalde, sailkapenean hamabigarren den Altsasuk (punturik gabe) bosgarrena den Universidad de Navarra (15 puntu) hartuko du ilbeltzaren 10ean, 16:00etan, Zelandi kiroldegian.