Emakumeen hirugarren mailan, urtea garaipenarekin despeditu zuen Altsasuk, Lourdes taldeari 1-4 irabazita. Sailkapenean Osasuna B fundazioa da liderra (34 puntu), Mulier puntu batera duela (33 puntu), eta Altsasu zazpigarren da (15 puntu). Ilbeltzaren 11n, igandea, hamahirugarren jardunaldia du jokoan Altsasuk, eta lidergora heltzea jokoan duen Mulier talde indartsua hartuko du Dantzalekun, 16:00etan.
Gizonezkoen preferente mailan, Altsasuk Rotxapea B taldea hartuko du Dantzalekun, ilbeltzaren 11n, igandea, 18:30ean, nesken hirugarren mailako partida bukatu bezain pronto. Azken jardunaldian Iruñari 2-3 irabazi eta gero, Altsasu seigarren da sailkapenean (22 puntu). San Jorgek jarraitzen du lider (32 puntu), eta Rotxapea B azkena da sailkapenean (7 puntu).
Gizonen erregional mailan hamahirugarren jardunaldia dago jokoan. Etxarri Aranatz da liderra (30 puntu), eta Lagun Artea seigarren postuan dago (15 puntu). Etxarri Aranatzek Leitzan jokatuko du ilbeltzaren 10ean, larunbata, 16:30ean, sailkapenean zazpigarren den Aurrera taldearen kontra. Lagun Arteak egun berean, 16:00etan, sailkapenean hamargarren den Mutilvera C taldea hartuko du, Itxesalden.