Ipar Euskal Herriko nekazarien protestengatik lau egunez blokeatuta egon A-63 autobidea. Gaur goizean zabaldu dute trafikora. Mozketaren ondorioz kamioiendako trafikoa moztu egin zuten mugan ostiralean, ilbeltzaren 9an. Horren ondorioz Europako bidean ziren kamioi gidari asko Hego Euskal Herrian gelditu behar izan zuten. Horregatik Ziordia eta Olatzagutiko gasolindegietako aparkalekuak bete ondoren, ezohiko tokietan kamioiak aparkatuta egon dira asteburuan. Muga zabaltzearekin batera asteburuan geldirik egon diren kamioi gidariak berriro bideari ekin diote.