Makina bat sakandar Sareren manifestazioan

Guaixe 2026ko urtarrilaren 12a

Bilbon egindako manifestazioa. SARE

Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko politiken akabera aldarrikatu zuten.

Bilbora joateko antolatutako autobusetan edo ibilgailu partikularretan, makina bat sakandarrek Bilborako bidea egin zuten larunbatean. Sareko kideek manifestazioaren balorazioa egiterakoan "Bilboko kaleetan ikusi zen aniztasun ideologikoa" azpimarratu du. "Jende horiek, beren jarrerarekin, adierazi zuten ez duela axola norekin zoazen, baizik eta garrantzitsuena giza eskubideen defentsa dela, eta hor demokrata guztiok egin behar dugula topo".

Sareko kideek gaineratu dutenez, "egindako bidearekin pozik egoteko unea ere bada, batez ere azken hiru urteetan. Hori euskal gehiengo politikoen, sindikalen eta gizarte zibilaren zati handi baten arteko adostasunaren bidez egin dugu, kasu honetan, SAREk ordezkatuta. Hau da jarraitu beharreko bidea". 

Mobilizazioaren antolatzaileek eskatu zuten aurten izatea "esparru politikoan eta judizialean jarrera aldaketa. Dagoeneko zaharkituta dauden legedien bidez aplikatzen direnak, hala nola 40 urtera arteko askatasun-gabetzearen kondenak; epaile eta fiskalen jarrerak, errebantxak baino gehiago justiziak gidatuta, eta espetxeetako eguneroko bizitzan euskal presoak Euskal Espetxe Eredua deitu denaren xede izateko beharra. Espetxe-politika humanistan eta salbuespenen amaieran oinarritutako eredua".