Ingurumen Departamentuak Urbasa-Andia Natur parkean bi lan egiteko kontratuak sinatu ditu bi enpresarekin. Alde batetik, azienda hobe gobernatzeko azpiegitura, abeltzaintzako mahuka bat, eginen da Andiako Ollo parajean. Lan hori Servicios Inserlantxo SM enpresak eginen du 54.196,62 euroren truke. Bestalde, pagoen berezko birsorkuntzarako itxitura eraiki behar da Urbasan, zehazki Gollano parajean. 119 hektareako pagadi bat itxiko da, zuzen jarrita 4.963 metro izanen dituen itxitura batekin. Lanak Agesta Agroforestal SM enpresak eskuratu ditu 46.692,08 eurotan.
Departamentuak 100.888,70 euroko balioa duten bi lan horiek finantzatzeko Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtseko 50.562,67 euroko dirulaguntza du.