Hamar toki erakundek obretarako finantziazioa dute

Guaixe 2026ko urtarrilaren 19a

Iturmendiko Udalak bi lanetarako dirulaguntza jaso du. ARTXIBOA

Hiru urtetan hiru miloi euroko (BEZik gabe) balioa duten lanak eginen dituzte. 1,1 milioiko laguntza dute.

Edozein inbertsio egiteko udalak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzen menpekoak dira. Halako ekarpenik gabe zaila baita herrietan egin beharreko lanei aurre egitea udalak berak sortzen dituen diru sarrerekin. Horregatik udalek hainbat lan egiteko dirulaguntza eskabideak egin zituzten joan zen urtean, eta foru administrazioak haiek ebazteko zain zeuden.

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Tokiko Inbertsioen Plana (TIP) kudeatzen du. Hark hiru jarduera-programa ditu: Inbertsioak, Tokiko Programazioa eta determinazio askea. Atzeneko programaren bidez toki erakundeek urtero diru kopuru bat jasotzen dute, egiteko jakin batzuetara bideratu dezaketena. Inbertsio eta Tokiko Programazio programetako dirulaguntzak jasotzeko udal eta kontzejuek dirulaguntza eskabideak eta memoria aurkeztu behar dute. Departamentuko arduradunek adierazi dutenez, TIP "Nafarroan bizi diren pertsonen bizi  kalitatea hobetzeko pentsatuta dago, udalerrien tamaina edozein izanda ere".

Ibarra
Departamentuak 2026-2028 plangintza-aldiko inbertsioetarako 100 milioi euro baino gehiago banatuko ditu udal eta kontzejuen artean, urtero 34 bat milioi. Dagoeneko Tokiko Programazioan behin-behinean 82 lan onartu ditu. 15 milioi eurotik gorako inbertsioak eginen dituzte toki erakundeek. Sakanako zortzi lan dira, 2.833.255,31 euro inbertsioa, 987.278,08 euroko laguntza. 

Onartutakoekin batera, erreserban gelditzen diren lanak ere izendatu ditu gobernuak, baita onartu ez dituenak ere. Horien artean ere Sakanako udal eta kontzejuek aurkeztutako lanak daude. 

Inbertsioen atalean dagoeneko sarerik gabeko zolatze lanetarako eta zeharbideak urbanizatzeko zein lan onartu dituen jakinarazi du gobernuak. Lehen atalean ibarreko bi lan onartu ditu, 59.495,90 euroko aurrekontua eta 44.621,92 euroko laguntza. Atzenekoan lan bakar bat, 105.811 euroko inbertsioa eskatuko duena. Guztira 3.033.030,57 euroko inbertsioak dira, 1.137.711,26 euroko laguntzarekin.

Tokiko Inbertsio Planean onartutako lanak

Inbertsioa 


Izurdiaga

Kontzeju etxeko lehen solairuan bi etxebizitza egiteko eraberritze lanak. Gutxi gorabeherako inbertsioa 128.229,38 eurokoa da (BEZik gabe) da, 70.000 eurokoa da dirulaguntza. 2028 urteen artean egiteko.

Irurtzun 

Beheko bi igerilekuak legedira egokitzeko eraberritze lanen bigarren fasea egitea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 670.713,30 eurokoa (BEZik gabe) da, dirulaguntza 180.000 eurokoa. 2027 eta 2028 urteen artean egiteko. 

Etxarri Aranatz

Amiantoa zuen frontoiko teilatua berritzea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 261.201,36 eurokoa da (BEZik gabe). 180.000 euroko dirulaguntza. 2026 eta 2027 artean egiteko. Lanak egiten ari dira.

Bakaiku

Herriko etxean igogailua jartzeko lanak egitea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 23.037,44 eurokoa (BEZik gabe) da. Bakaikuko Udalak jasoko duen dirulaguntza 17.278,08 eurokoa da. 2027an egiteko.

Iturmendi

Hilerria irisgarri bihurtu, ibai ertzean dauden egiturak egonkortu eta aparkalekua egitea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 153.028,42 eurokoa (BEZik gabe) da, eta 110.000 euroko dirulaguntza jasoko du. 2028an egiteko.

Iturmendi

Medikuarena zen etxebizitza eraberritzea bi etxebizitza egin eta gazteen premiari erantzuteko. Gutxi gorabeherako inbertsioa 104.283,09 eurokoa (BEZik gabe) da. Dirulaguntza 70.000 eurokoa da. 2028an egiteko.

Altsasu

Udaletxea eraberritzeko lanak. Gutxi gorabeherako inbertsioa 1.104.522,67 eurokoa (BEZik gabe) da. 180.000 euroko dirulaguntza. Nafarroako aurrekontuetatik beste 530.000 euro jasoko ditu udalak. 2026 eta 2027 artean egiteko.

Ziordia

Udal igerilekuak eraberrituko ditu eguneratutako legedira egokitzeko. Gutxi gorabeherako inbertsioa 388.239,65 eurokoa (BEZik gabe) da. Ziordiko Udalak 180.000 euroko dirulaguntza jasoko du. 2026 eta 2027 artean egiteko.

Tokiko Programazioa

Sarerik gabeko zolatze lanak


Lizarragabengoa

San Pedro kaleko bi zati zolatzeko aukera izanen da. Gutxi gorabeherako inbertsioa 40.209,91 eurokoa (BEZik gabe) da. Lizarragabengoako Kontzejuak 30.157,43 euroko dirulaguntza jasoko du. Obra 2026an egitekoa da.


Bakaiku 

NA-2410 errepidearen ertzean dauden espaloiak zolatzea. Gutxi gorabeherako inbertsioa 19.285,99 eurokoa (BEZik gabe) da. Bakaikuko Udalak 14.464,49 euroko dirulaguntza jasoko du. Lanak 2026an egitekoak dira.

 

Zeharbideak urbanizatzea

Hiriberri Arakil 
NA-2410 zeharbidean (Goialde kalea) zoladura jartzea eta sareak berritzea. Obrak 140.279,36 euroko (BEZik gabe) aurrekontua du. Kontzejuak 105.811,26 euroko dirulaguntza jasoko du. 2028an egitekoa.