Hamaikagarren aldia da Guaixe fundazioak Sakanako Gida argitaratzen duena. Ibarreko 9.000 etxeetara banatzeaz asteburuan bukatuko da. 0 km-ko gida horretan Sakana bizi bat posible egiten duten denda, taberna, elkarte, zerbitzu eta enpresen berri jasotzen da. Horretaz aparte, informazio praktikoa du, esaterako: osasun etxe, udal edo bestelako erakundeen telefonoak eta egutegiak. Edizio berri honetako berritasunak dira, batetik, farmazietako telefonoak eta, bestetik, zenbait turismo ibilbideren berri ematen dela.
Paperezko bertsioko edukia webgunean kontsultatu daiteke. Gida digital horren bidez hiru kliketan beharrezko establezimendu edo zerbitzu horren helbidea, telefonoa, posta elektronikoa edo web orria jakiteko eta zuzenean harremanetan jartzeko aukera du erabiltzaileak. Gainera, bilaketak egiteko aukera ere dago. Guaixe fundazioaren babesle diren 1.400 sakandarrei ibarreko 90 bat establezimendutan abantailak eskaintzen dizkie.
Sakanako Gidaren hurrengo edizioan edo orain Interneteko bertsioan sartzeko: 661 523 245 edo 619 821 436 telefonoetara hots egin edo publi@guaixe.eus e-posta helbidera idatzi.
