Trafiko ezbeharretan bost sakandar hil ziren

Guaixe 2026ko urtarrilaren 20a

Simulakro batean zauritua anbulantziara eramaten. ARTXIBOA

Aurreko urtean ibarreko bi biztanle hil ziren errepidean izandako istripuetan

Pasatakoa urte txarra izan zen, izan ere, trafiko ezbeharretan bost sakandar hil baitziren, hiru gizonezko eta emakumezko bat. Hildakoek 28, 80, 28, 19 eta 76 urte zituzten. Bost sakandarren heriotza eragin zuten istripuetako bi ibarrean izan ziren eta beste hirurak ibarretik kanpo. Ezbeharretako lau autoek izan zuten eta bestea motor batek.

Nafarroan trafiko istripuen ondorioz 47pertsona hil ziren, joan zen urtean baino 24 gehiago. Hildakoetatik 34 gizonezkoak ziren eta 13 emakumezkoak. Hildako gehienak, 25, auto edo furgonetatan joaten ziren, zortzi motorretan, bost kamioietan, bi bizikletan eta bat traktorean. Gainera, sei oinezko ibilgailu batek harrapatuta hil zen. Adin tarteari dagokionez, trafiko istripuan hildako gehienak, hogei eta batek 45 eta 60 urte artean zituzten. Hamahiruk 64 urte baino gehiago, bederatzik 25 eta 44 urte artean eta, azkenik, lauk 14 eta 24 urte artean.  

Trafiko istripuen ondorioz hildako sakandarrak 

Urtea  Hildakoak
2017   3
2018   3
2019   0
2020   2
2021   2
2022   2
2023   1
2024   2
2025   5