Lanera joan eta bertan hil ziren hiru langile Sakanan joan zen urtean. Lan istripuetan hildako guztiak gizonezkoak ziren. Haietako bi baso lanak egiten ari zirela hil ziren. Beste hildakoa eraikuntza arloan lan egiten ari zela hil zen. GUAIXEk jasotako datuen arabera, azken hamar urtetan hamabost pertsona hil dira lanean ari zirenean.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera Euskal Herrian 72 langile hil ziren joan zen urtean. ELAren zenbaketaren arabera, berriz, 62 izan ziren lanean zeudela hildako pertsonak.
Sakanan lan istripuetan hildako langile kopurua urteka
Urtea Hildakoak Arloa
2008 2 Industria 2 eta garraioa 1
2009 1 Eraikuntza 1
2010 0
2011 0
2012 0
2013 0
2014 0
2015 2 Industria 1 eta eraikuntza 1
2016 0
2017 0
2018 1 Industria 1
2019 1 Industria 1
2020 1 Garbiketa 1
2021 0
2022 2 Industria 2
2023 1 Industria 1
2024 4 Eraikuntza 2, garraioa 1 eta industria 1
2025 3 Baso lanak 2 eta eraikuntza 1