egitaraua

San Anton eguna

Guaixe 2026ko urtarrilaren 16a

Urdiaingo San Anton kofradiakoak. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 17an, larunbata, San Anton eguna da, eta Dorrao, Bakaiku eta Urdiaingo kofradiek larunbatean eta Iturmendiko kofradiak igandean ospatuko dute. 

Ilbeltzaren 17an San Anton eguna da; Sainduak animalien eta abeltzainekin eta abereekin zerikusia duten lanbideen babeslea da. Sakanako San Antonen omenezko lau kofradiek asteburuan dituzte ospakizunak. Burundan mandazainen jardunak indarra hartu zuen XVII. mendetik aurrera. Jardun horretan aritzen zirenak izan ziren Bakaiku, Iturmendi eta Urdiaingo kofradiak sortu zituztenak. Dorraokoa, berriz, berriagoa da, XX. mendekoa. 

2026ko San Antonadarren ospakizunak 

Ilbeltzak 17 larunbata

Dorrao 

09:00 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan.

10:00 Hildako kofradiakideen aldeko errespontsua, priorearen etxean.

14:00 Kofradiaren urteroko batzarra, Itur Aldea elkartean.

14:30 Kofradiakideen bazkaria, Itur aldea elkartean. 

Bakaiku 

12:30 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan.

13:15 Kofradiaren urteroko batzarra, elizan.

14:30 Bazkaria, Bakarrekoetxea elkartean. 

Urdiain 

12:00 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan.

12:30 Apaizak soroak bedeinkatuko ditu eliz atetik eta kofradiakideek San Antonen omenez kantatuko dute.

12:45 Gosaria, Tintiniturri elkartean.

13:30 Kofradiaren urteroko batzarra, auzoan.

14:30 Kofradiakideen bazkaria, Aitziber elkartean.

18:00 Erronda, maiordomoen etxeetan. 

Ilbeltzak 18 igandea

Iturmendi 

10:30 Hildako kofradiakideen omenezko meza, elizan.

11:30 Kofradiaren urteroko batzarra, apaizaren etxean.

14:00 Kofradiakideen bazkaria, Aritzaga elkartean.