Fazeriako baso aprobetxamendua salgai.

Guaixe 2026ko urtarrilaren 22a

Irurtzun eta Etxeberri. ARTXIBOA

Basoaren 2025-2026 urteetako Ustiapen eta Hobekuntza Planean jasotako jarduera da.

Irurtzungo Udalak eta Etxeberriko Kontzejuak elkarrekin duten basoa, fazeria, dute. Han kokatuta dagoen baso aprobetxamendua saldu nahi dute bi toki erakundeek. Elordi, Gazteluzar eta Alorzar dermioetan dagoen lotea pagoz osatuta dago eta 874,7 metro kubiko egur egiten du. Haren balioa 11.371,68 eurokoa (BEZik gabe) da. Baso aprobetxamendu hori bereganatu nahi duenak ilbeltzaren 29ra arteko epea du eskaintza Arakilgo udaletxean aurkezteko.