Binakako Pilota Txapelketan hamargarren jardunaldia dago jokoan. Ilbeltzaren 16an Altuna-Ezkurdiak eta Zabala-Martijak partida erabakigarria dute jokoan Azpeitian, biek launa puntu dituztelako eta bosgarrena lortuz gero, gora begira jarri nahi dutelako. Egun berean, Markina-Xemeinen Jaka-Iztueta eta Artola-Imaz lehiatuko dira. Ilbeltzaren 17an Lizarrako Remontivalen jokatuko dute Laso-Albisuk eta Larrazabal-Mariezkurrena II.ak.
Azkenik, ilbeltzaren 18an Elordi-Zabaletak (5 puntu) biziberritutako Etxeberria-Rezusta (2 puntu) dituzte aurkari Mungian.