AHT ibilbide proiektua

AHTren balizko trazatuari alegazioak aurkezteko garaia dela gaztigatu dute udalek

Guaixe 2026ko urtarrilaren 16a

Tren sozialaren aldeko alkateen agerraldia. ARTXIBOA

Jendaurrean dago dago “Kantauri-Mediterraneo trenbide-korridorearen proiektuari buruzko azterlan informatiboa. Tartea: Iruñea-Altsasu”.

Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordiko udalek, haien webgunearen bidez, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko Ministerioak Abiadura Handiko Trenaren (AHT) "Kantauri-Mediterraneo trenbide-sareari buruzko proiektuaren informazio-azterlana. Tartea: Iruñea-Altsasu" behin-behinean onartu duela, eta, ondorioz, Trenbide Plangintzako Azpizuzendaritza Nagusiak proiektua publiko egin du. Hura honako loturan kontsultatu daiteke: labur.eus/3novde57

Beraz, orain informazio publiko egiteko eta administrazioei entzuteko prozesua hasi da. Edozeinek aztertzeko aukera izanen du eta trazaduraren kontzepzio globalari buruzko oharrak egin ditzakete, interes orokorrari eta ingurumen-inpaktuari eragiten dioten neurrian. Horretarako martxoaren 6ra arteko epea dago. Hamar udalek jakinarazi dute informazio-azterlana aztertzen ari direla eta alegazioak ere aurkeztuko dituela ezarritako epeen barruan.

Alegazioak aurkezteko modua
Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez bidaliko dira. Horretarako, web-helbide hau erabil daiteke: https://rec.redsara.es/registro/action/are/acceso.do. Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro 

Elektroniko Orokorrean honako hau adierazi beharko da:
Erakunde hartzailea: EA0043954 Subdirección General de Planificación Ferroviaria. Dirección General del Sector Ferroviario. Ministerio de Transportes y Movilidad Sostenible.

Gaia: Información pública. LAV Pamplona-Alsasua. / Informazio publikoa. LAV Iruñea-Altsasu 

Ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve ziurtagiririk ez dutenek, alegazioak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako, gainerako modalitateetan aurkeztu ahal izango dira (adibidez, Correos bezalako erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan). 

Mozioa
Arakil, Irurtzun, Uharte Arakil Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordiko udalek gogorarazi dute, 2025eko maiatzaren 29an,  mozio bat onartu zutela zeinetan tren ereduaren azterlan alternatibo bat egitea eskatzen zuten, lurralde-kohesioa bermatzeko, ingurumena errespetatzeko eta bideragarritasun ekonomikoa ahalbidetzeko; eta, honetarako, trenbide-sarea modernizatuz eta merkantziak trenbidez garraiatzea bultzatuz, gure herri eta eskualdeetako geltokiekiko konexio eta maiztasunak hobetzean oinarrituta.