Areto futbola

Xota, Sakanako areto futboleko kopako txapelduna

Guaixe 2026ko urtarrilaren 20a

Xota, Sakanako kopako txapeldun. XOTA

Uharte Arakilen jokatutako triangeluarrean penaltietan gailendu zen talde irurtzundarra

Ilbeltzaren 3an Uharte Arakilen Aralar Mendik, Altsasuk eta Xotak II. Sakanako Areto Futboleko Kopan parte hartu zuten. Arbizuk ezin izan zuen aritu. Triangeluarra jokatuta, Xota izan zen txapelduna, Aralar Mendiren eta Altsasuren kontra bana berdindu, eta penaltietan erabakita.