Gizonen erregional mailan Etxarri Aranatz liderrak estropezu egin zuen Arga Ibaiaren kontra 3-1 galduta. Etxarri izan zen markagailuan aurreratu zena, 14. minutuan Jon Erdoziak sartutako golari esker, baina bigarren bueltan Arga ibaiak markagailua irauli zuen. 65. minutuan bana berdindu zuten, eta partida bukaeran beste bi gol sartu zituzten, 3-1 irabaziz. Etxarrik denboraldiko bere bigarren partida galdu zuen.
Lagun Arteak, aldiz, garaipen sendoa lortu zuen San Jorge B taldearen kontra emozioz betetako partidan. Gorka Egurzak mustu zuen markagailua, Lagun Artea 1-0 aurreratuz. Hala ere, berehala bana berdindu zuen San Jorgek, eta atsedenaldira parez pare joan ziren bi taldeak. Bigarren zatia hasi bezain pronto San Jorge aurreratu zen, baina Lagun Arteak bikain erantzun zuen: Gaizka Sagarzazuk bina berdintzea, eta Mikel Agirrek (2) eta Ander Cocerak Lagun Arteak 5-2 irabaztea lortu zuten.