Areto futbola

Hirugarren mailako kopari hasiera ona eman dio Aralar Mendik

Guaixe 2026ko urtarrilaren 21a

Aralar Mendik ongi ekin dio kopari. ARTXIBOA

Multzokako lehen jardunaldian Altsasu hartu du mendean

Liga alde batera utzita, bi hilabeteetan hirugarren mailako kopan murgilduko dira hirugarren mailako areto futboleko taldeak. Multzokako ligaxkan, hirugarren multzoan jokatzen ari dira Altsasu eta Aralar Mendi. Ilbeltzaren 17an elkarren kontra jokatu zuten Altsasun, eta partida oso borrokatuan lehen puntua lortu zuen Aralar Mendik, Altsasuri 3-4 irabazita. Etxekoak aurreratu ziren, Bachir Saidek sartutako golari esker, baina Aralar Mendik modu ikusgarrian erantzun zuen eta 1-3 jarri zen aurretik, Jorge Mariñelarenak eta Eneko Cruzek (2) sartutako golei esker. 

Altsasu markagailua irauli zuen eta hiruna berdindu, Alvaro Garciak eta Jon Lopez de Goikoetxeak sartutako golekin. Gori-gori zegoen partida, baina berdinketa Eneko Cruzek apurtu zuen, laugarren gola sartuta. Horrela, 3-4 gailendu ziren uhartearrak, eta lehen puntua lortuta lider jarri. Beteluk atsedena zuen. Bigarren jardunaldian Aralar Mendiri atsedena dagokio eta Altsasuk Betelu du aurkari ilbeltzaren 24an, 17:00etan, Beteluko frontoian.