Gizonen lehen maila autonomikoan hamalaugarren jardunaldiak derbia zuen Irurtzunen, Xotak Altsasu hartu baitzuen. Talde irurtzundarrak hasieratik kontrolatu zuen partida. 6. minuturako 2-0 aurreratu zen Xota, Juan Morenori eta Mikel Arregiri esker. Bachir Saidek 2-1 gerturatu zuen Altsasu, baina Xota 6-1era joan zen Imad El Ougdi (2), Asier Martin eta Mikel Lanchas jokalariei esker. Chej Malainin Hafdalak Altsasuren bigarrena sartu zuen, baina Xotak erasoan jarraitu zuen eta Imad El Ougdik eta Juan Morenok markagailua borobildu eta 8-2 irabazi zuen talde irurtzundarrak.
Arbizu Kirol Taldeak Berriozarren jokatu zuen, Mendialdearen kontra. Arbizu hasi zen finago eta 0-3 aurreratu zen Beñat Jakari (2) eta Julen Luisi esker. Mendialdearen gola etorri zen jarrian, baina Arbizuk bere horretan jarraitu zuen eta Axio Imazek eta Andoni Goikoetxeak (2) 1-6a ezarri zuten markagailuan. Mendialdeak ongi erantzun zuen eta 3-6raino joan zen azken minutuetan, baina Andoni Goikoetxeak Arbizuren zazpigarren gola sartu zuen eta partida erabakita utzi zuen (3-7).
Ibararte da gizonen lehen maila autonomikoko liderra (40 puntu). Xota hirugarren da (33 puntu), Arbizu Kirol Taldea laugarren (32 puntu) eta Altsasu hamabigarren, azkena (0 puntu). Hamabosgarren jardunaldian Xotak Ibararte liderraren etxean jokatuko du ilbeltzaren 23an, 20:30ean, Zubirin. Arbizu Kirol Taldeak sailkapenean seigarren den Universidad de Navarra hartuko du, eta Altsasuk hamaikagarren eta arerio zuzena den Mendialdea.