Sakanako Garapen Agentziak (SGA) agroelikaduraren arloko proiektuetako teknikari bat kontratatu nahi du. Hautatutako langileak amatasun baimenaren ordezkapena eginen du. Deialdian interesa dutenek bete beharreko eskakizunak dira: unibertsitate-ikasketak izatea, bereziki baloratuko direlarik agroelikadurarekin, ingurumenarekin edo landa-garapenarekin lotutakoak, euskaraz C1 maila egiaztatzea, gutxienez urtebeteko esperientzia izatea antzeko eginkizunetan eta gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea. Interesa duten pertsonek curriculum vitaea info@sakanagaratzen.com posta elektronikoko helbidera bidali beharko dute otsailaren 5a baino lehen.
Kontratatuko den pertsona Agentziako talde teknikoan integratuko da, eta Zuzendaritzarekin koordinatuta jardungo du agroelikaduraren esparruko proiektuen exekuzioan, jarraipenean eta justifikazioan. Horrez gain, elikadura-sistemei lotutako foroen dinamizazioan parte hartuko du, eragileen arteko elkarlan-dinamikak sustatuko ditu, eta dirulaguntzen bilaketan eta kudeaketan jardungo du, baita proiektuen kudeaketa ekonomikoan ere. Deialdiari buruzko informazio gehiago nahi duenak sakanagaratzen.com webgunean du.