Euskaltzaindiak Euskal Herriko mendi-multzoen izenak arauan jaso ditu, 201 arauan hain zuzen ere. Hartan mendi multzoen izenen ezaugarri nagusiak deskribatzen dira, eta izenak arautzeko erabilitako irizpide nagusiak zehazten. Zerrendaz gainera, arauak badu Euskal Herriko mapa fisikoa ere, zerrendan ageri diren mendi-multzo guztiak beren kokalekuan adierazita dituena, erabiltzaileak jakin dezan non dagoen mendi-multzo bakoitza.

Sakanari dagokionez, zazpi mendi multzoren izenak jasotzen ditu Euskaltzaindiak onartutako arauak. Hego ekialdetik hasita, Arakil ekialdean dagoen Satrustegi mendi multzoa. Haren segida den Beriain ibarraren erdiko aldean. Haren parean Andia. Ibarraren erdialdetik Arabako mugara arte Urbasa dago. Sakanaren iparraldean, berriz, bi mendi-multzo aipatzen ditu Euskaltzaindiaren arauak: ibarraren ekialdean eta erdialdean Aralar eta Burunda mendebaldean Altzania.