Garalurrek 20 enpresa sortzen lagundu zuen

Alfredo Alvaro Igoa 2026ko urtarrilaren 26a

Altsasu institutuko ikasleak ekintzaile baten azalpenak entzuten. UTZITAKOA

Ekintzailetzari laguntzeko eskaintzen dituen zerbitzuaren bidez egin zuen. Joan zen urtean 67 ekintzaile sakandar lagundu zituen eta 21 izan ziren beraien enpresa martxan jarri zutenak

Cederna Garalur elkarteak duen ekintzaileak laguntzeko zerbitzuak eskainitako arreta kopurua bikoiztu egin zen 2025ean aurreko urtearekin alderatuta. Garalurrek 67 ekintzaile lagundu eta aholkatu zituen joan zen urtean. Haietatik 44 emakumezkoak (%66) ziren eta 23 gizonezkoak (%34). Ekintzaileei emandako laguntza horren ondorioz Sakanan hogei enpresa sortu ziren 2025ean, hau da, %18 gehiago aurreko urtean baino. Sortutako enpresa kopuru horren ondorioz hogeita bat pertsonak langile autonomo gisa alta eman zuten Sakanan, haietatik hamabost emakumezkoak (%71) ziren eta sei gizonezkoak (%29). Negozio berrien forma juridikoari dagokionez, guztiak banako enpresari eta sozietate irregular gisa eratu ziren.

Bestalde, Garalurren Sakanako Ekintzailetzari Laguntzeko Zerbitzuak martxan diren enpresak ere aholkatzen ditu. Zerbitzura jo zuten bi urtetik beherako antzinatasuna duten hogeita lau enpresa eta bi urtetik gorako antzinatasuna duten bostek enpresa.

Bestetik, Garalur eskualdeko ekintzailetza esperientziak zabaltzen eta dinamizatzen lagundu zuen, eta ekintzailetzarekin lotutako hainbat ekitalditan parte hartu zuen, beste erakunde batzuek sustatutakoak, esaterako Nafarroako Enplegu Zerbitzuak. Horrekin batera, Cederna Garalurrek eskualdeko ekintzailetza esperientziak zabaltzen eta dinamizatzen lagundu zuen, eta ekintzailetzarekin lotutako hainbat ekitalditan parte hartu zuen, beste erakunde batzuek sustatutakoak, esate baterako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak.

Horretaz guztiaz aparte, ekintzaileei, autonomoei eta Mendialdean ekintzailetzari laguntzeko zerbitzua ematen duen talde teknikoari zuzendutako bederatzi tutorial eman zituen. Beti ere, kolektibo horiendako interesgarriak diren hainbat gai jorratu ziren tutorial horietan, esaterako: Antolatu zure paperak Ogasunari aurkezteko edo Nola egin zure izapideak online Ogasunarekin, ziurtagiri digitalarekin eta fakturen diseinuarekin.

Harremanetarako
Cederna Garalur elkartearen ekintzailetza laguntzeko zerbitzua eskaintzen du Navarra Emprende Sareko bazkide gisa, eta sarea horrek Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatzen du. Arbizuko industrialdean dagoen Utzuganen, Sakanako Garapen Zentroan, dauka egoitza Garalurrek. Astegunetan 08:00etatik 15:00etara hartzen dituzte ekintzaileak, beti ere, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Harremanetan jartzeko 639 900 336 (Susana) edo 619 328 264 (Oskia) telefonoetara hots egin edo sakana.admon@cederna.es edo sakana@cederna.es e-postetara idatz daiteke.