Sei urtetan aurreneko aldiz populazioan behera egin du Sakanak. Generoari dagokionez, gizonezkoak %51,57 (6 gutxiago) dira eta emakumezkoak %48,43 (9 gutxiago). Emakumezkoek 2024an lortu zuten berriro 10.000ko langa gainditzea eta 2025ean ere eutsi zioten. Bestalde emakumezkoak baino 648 gizonezko gehiago daude ibarrean. Sakanan km2-ko 67,73 pertsona bizi dira.
Udalerrika
Ibarreko hamabost udalerrietatik populazioak bederatzitan igo da. Portzentajeari erreparatuta, bost udalerrik izan dute %1 baino gehiagoko hazkundea: %1,83 Ergoiena (7 ergoendar gehiago, 3 gizon eta 4 emakumezko gehiago); %1,39 Ziordia (5 ziordiar gehiago, 9 gizon gehiago eta 4 emakume gutxiago); %1,18 Irañeta (2 irintar gehiago, 2 gizon gehiago); %1,09 Urdiain (7 urdindar gehiago, 7 gizon gehiago) eta %1,06 Lakuntza (14 lakuntzar gehiago, 12 gizon eta 2 emakume gehiago).
Laugarren urtez Arruazuko populazioa igo da, %0,84 (arbazuar bat, 2 gizon gutxiago eta 3 emakume gehiago). Bakaikun %0,59 egin du gora (2 bakaikuar gehiago, 6 gizon gehiago eta 4 emakume gutxiago). Etxarri Aranazko hazkundea %0,47koa izan da (12 etxarriar gehiago, 7 gizon eta 5 emakume gehiago). Biztanle gehiago dituena ere Altsasu da, %0,23 (18 altsasuar gehiago, 14 gizonezko eta 4 emakumezko).
Biztanleria galera handiena izan duen herria Uharte Arakil izan da: %2,65eko jaitsiera (21 ubertear gutxiago, 11 gizon eta 10 emakume gutxiago). Bi urtez kateatu ditu jaitsierak Uhartek. Beherako joerarekin segitzen duena Olatzagutia da, %1,23ko jaitsierarekin (18 olaztiar gutxiago, 2 gizon eta 16 emakume gutxiago). Irurtzunen populazio galera %1,03koa izan da (24 irurtzundar gutxiago, 19 gizon eta 5 emakume gutxiago). Arakilen biztanleriak puntu bat egin du behera eta 2024an lortutako mugarritik, 1000 biztanle, behera egin du (10 arakildar gutxiago, 12 gizon gutxiago eta 2 emakume gehiago). Iturmendin populazioa %0,92 jaitsi da (4 iturmendiar gutxiago, 3 gizon eta emakume 1 gutxiago). Azkenik herritar galera txikiena Arbizuk izan zuen: %0,54 (6 arbizuar gutxiago, 17 gizon gutxiago eta 11 emakume gehiago). Bigarren urtez galdu du biztanleria Arbizuk.
Laugarren urtez jarraian bi herrik beraien populazio errekorra gainditu dute: Lakuntzak (1.336) eta Etxarri Aranatzek (2.551). Errekorra lortu ondoren behera egin dute Arakilek (990), Irurtzunek (2.298)eta Iturmendik (429). Zazpi pertsona gehiagorekin Altsasuk (7.705) ere bere errekorra gaindituko du. Beti ere 1996tik honako denbora tartea kontuan izanda. Bestalde, despopulazio arriskuan dagoen Ergoienak laugarren urtez jarraian biztanleria irabazi du (23 ergoendar).
Adin taldeak
Haur eta nerabe (0 eta 15 urte artean) portzentaje handiena duen herria Irañeta da: %20,35. Lau herrik %15 eta 18 artean dituzte: Arbizu %17,54; Lakuntza %16,99; Etxarri Aranatz %15,72 eta Irurtzun %15,40. Atzetik dituzte beste hiru herri %13tik gora haur eta nerabe dituztenak: Uharte Arakil %14,25; Iturmendi %13,52 eta Altsasu %13,33. Azkenik, zazpi herritan adin talde gazteenaren kopurua 10 eta 12 artean dago: Arakil %12,02; Olatzagutia %11,65; Urdiain %11,37; Ziordia %11,26; Arruazu %10,66; Bakaiku %11,11 eta Ergoiena %10.
15 eta 64 urte arteko biztanle gehien duten udalerriak bi dira: Arruazu, %68,85, eta Irurtzun, %66,97. Pertsona helduen %60 eta %65 artean hamar herri dituzte: Arakil %65,05; Altsasu %64,75; Urdiain %64,52; Lakuntza %63,77; Ziordia %62,91; Arbizu %62,39; Olatzagutia %62,34; Iturmendi %62,24; Uharte Arakil %61,01 eta Etxarri Aranatz %60,21. Azkenik, hiru udalerritan %55etik gora dira heldurak: Bakaiku %56,14; Ergoiena %55,64 eta Irañeta %55,23.
65 urte edo gehiago dituzten pertsonen kopuru handienak Ergoienan, %34,36, eta Bakaikun, %32,75, daude. Zazpi udalerritan adinduen kopuruak %24 eta 26 artean dabiltza: Olatzagutia %26,01; Ziordia %25,82; Uharte Arakil %24,74; Irañeta %24,42; Iturmendi %24,24; Urdiain %24,12 eta Etxarri Aranatz %24,07. Beste lau herrik %20 eta %23 arteko adinduen ehunekoa dute: Arakil %22,93; Altsasu %21,92; Arruazu %20,49 eta Arbizu %20,07. Azkenik, Lakuntzan, %19,24, eta Irurtzunen, %17,62, daude adindu gutxien.
Biztanleria banaketa
Sakandarren herena pasa, %37,28, (0,3 puntu gehiago) Altsasun bizi dira. Bi herrik dute sakandarren %10 baino gehiago: Etxarri Aranatz, %12,34 (0,04 gehiago) eta Irurtzun %11,12 (0,07 gutxiago). Mila biztanletik gora duten Olatzagutian, Lakuntzan eta Arbizun %6,98 (0,09 gutxiago), %6,46 (0,06 gehiago) eta %5,35 (berdin) bizi dira hurrenez hurren. Sakanako sei herri populatuenetan ibarreko biztanleriaren %79,53 bizi da (0,02 gutxiago). Hau da, bost sakandarretik lau sei udalerri horietan bizi dira.
Ibarreko biztanleen gainontzeko %20,47 gainontzeko bederatzi udalerritan bizi da: Arakil (%4,79; 0,04 gutxiago), Uharte Arakil (%3,73; 0,9 gutxiago), Urdiain (%3,15; 0,05 gehiago), Iturmendi (%2,08; 0,01 gutxiago), Ergoiena (%1,89; 0,04 gehiago), Ziordia (%1,76; 0,05 gehiago), Bakaiku (%1,65; 0,01 gehiago), Irañeta (%0,83; 0,01 gehiago) eta Arruazu (%0,59; berdin).
Dentsitatea
Udalerrien azalerak baldintzatzen du biztanleriaren dentsitatea. Hala, lur eremu txikiena duen Irurtzunek du populazio dentsitate handiena du: 657,58 biztanle km2-ko. Atzetik ditu Altsasu 287,45 eta Lakuntza 121,09 biztanle km2-ko. 75 biztanle km2-ko baino gehiago hiru herrik dute: Arbizu 77,32; Etxarri Aranatz 77,25 eta Olatzagutia 73,51. Zazpi udalerrik 20 eta 45 artean daude: Iturmendi 43,29; Urdiain 43,17; Bakaiku 29,23; Ziordia 25,30; Irañeta 20,49; Uharte Arakil 20,35 eta Arruazu 21,28. Dentsitate txikiena duten bi udalerriak Arakil 18,91 eta Ergoiena 9,33 dira.