Zizur Nagusiko gazte asanbladak Nafarroako ihoteetako eragileen hitzaldia antolatu du. Ihoteen antolakuntzan aritzen diren pertsonak izanen dira hitza hartuko dutenak. Nork bere historia, pertsonaiak, grina, helburuak eta abar azalduko dituzte. Gainera, herri bakoitzeko ihote pertsonaiaren bat ere izanen dute aldamenean hizlariek azalpenak emateko garaian. Horiek argazki eta bideoekin ere lagunduko dituzte.
Nafarroako bederatzi herrietako ihoteetako ordezkariak izanen dira Zizur Nagusiko antzokian: Errotxapea, Cascante, Agoitz, Etxauribar, Berriozar, Zizur Nagusia, Unanu, Altsasu eta Olatzagutikoak. Hitzordua ilbeltzaren 23an, ostiralean, 18:00etan izanen da.