Duela 25 urte...

Sukaldaritza ikastaroa Txiteran

Guaixe 2026ko otsailaren 10a

Emakumezko arakildarrak parte hartu zuten.

Arakilgo hamabost bat emakumezkok bat egin zuten Hiriberri Arakilgo Txitera elkartean. Sukaldaritza ikastaro batean parte hartzen ari ziren. Saioak ostiraletan, 15:00etan, izaten ziren, eta aldian behin gizonezkoren bat ere gerturatzen zen errezetak ikastera. Iosune zen irakaslea. Saio bakoitzean bina errezeta prestatzen zituzten eta akaberan parte hartzaileen artean zozketatzen zituzten.  Hala ikasleek prestatutakoa dastatzeko aukera zuten.