Ergoienako Udalak antolatuta, Lizarragako Jai alai pilotalekuak aerobik ikastaroa hartu zuen. Bertan Unanu, Dorrao eta Lizarragako hamabost bat emakumezko joaten ziren. Ikastaro horrekin Ergoienako Udalak ergoendarrak negu partean etxetik ateratzera animatu eta ariketa fisikoaren onurak sustatu zituen. Horrekin batera, ibarreko hiru herrietako biztanleen artean harremanak sustatu nahi izan zituen.
