Hirugarren mailako kopan, hirugarren multzoko bigarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Betelu izan zuen aurkari, eta Betelukoak hasieratik aurreratu ziren, 2-0. Denis Javier Ordoñezek 2-1 hurbildu zuen Altsasu, baina Beteluk beste bi golekin erantzun zuen, 4-1. Altsasu partida iraultzear egon zen, Jonathan Medinak bi gol sartu baitzituen minutu batean, Altsasu 4-3 hurbilduz, baina azken unean Beteluk bosgarrena sartu zuen eta partida erabakita utzi zuen (5-3).
Uharte Arakilgo Aralar Mendik atseden jardunaldia zuen.
Hirugarren multzoko liderra Betelu da (3 puntu), Aralar Mendiren (3 puntu) eta Altsasuren (punturik gabe) aurretik. Hirugarren jardunaldian Aralar Mendik Betelu hartuko du ilbeltzaren 31n 20:00etan, Uharte Arakilgo Larrebieta kiroldegian. Altsasuri atseden jardunaldia dagokio.