Bi sute itzali zituzten suhiltzaileek

Guaixe 2026ko urtarrilaren 29a

Altsasuko suhiltzaile parkea. ARTXIBOA

Arruazu eta Altsasuko etxe banatan piztu ziren asteartean. 

Suhiltzaileek lana izan zuten astearte gauean. Altsasuko Santo Kristo Barren kaleko etxe bateko tximinia batek su hartu zuen eta hura itzali behar izan zuten lehenik. Altsasuko parkeko suhiltzaileak izan ziren itzali zutenak. Ondoren, asteazkeneko 00:30ean, Arruazuko etxebizitza bateko estalpean sua piztu zen. Hara Cordovilla eta Altsasuko parkeko suhiltzaileak joan ziren eta sua arazorik gabe itzali zuten. Ez zen inor zauritu.