Biahizpen eskalada jarduera mugatu du gobernuak

Guaixe 2026ko otsailaren 6a

Biahizpe, ahizpa txikiaren mendebaldeko aurpegia. ARTXIBOA

Haitzetan bizi diren babestutako espezieen ugalketa garaia hasi denez, kirol jarduerak mugatu dituzte. Momentu honetan ugatza eta arrano beltzaren ugaltze garaia da.

Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, "basa faunaren ziklo biologikoetan badira ahulezia handiko aldiak, kontuan hartu behar direnak kirol jarduerak arautzen direnean. Batez ere, harkaitzetako hegaztien kasuan, 'galtzeko arriskuan' edo 'zaurgarri' gisa katalogatuak badira, haien kontserbaziorako behar dutelako beren habia egiteko eta ugaltzeko garaiak errespetatzea". Hori dela eta, eskaladarako erabiltzen diren Nafarroako hainbat labar guneetan eskalada aldi baterako mugatu du. Horien artean daude Irurtzungo Bi Ahizpak. zehazki, Aixita eta Milu sektoreak itxi dituzte aldi baterako. 

Bestalde, Ihabarren, Aralar mendian Buruandi sektorea guztiz itxita du gobernuak. Bestalde, Irañetako Madalenaitz eta Epelburun debekatuta dago eskalada egitea, hala erabaki zuen udalak 2022ko lastailaren 17an.